Javascript must be enabled in your browser to use this page.
Please enable Javascript under your Tools menu in your browser.
Once javascript is enabled Click here to go back to The Home of Joomla
ARABAKO ODONATUEN ZERRENDA BERRIA PDF fitxategia Inprimatu
Josean Gainzarain bazkideak Arabako odonatuen bere zerrendaren bertsio osatu-eguneratua eskaintzen digu. Hona hemen bere oharrak:

 

Baliabideak atalean Arabako odonatoen zerrendaren bertsio zaharberritua zintzilikatu dugu: aurrekoak baino lau espezie berri gehiago jasotzen du. Era honetan, intsektu-ordena honetatik Araban aipurik duen espezie-kopurua 49ra igo da, guztira.

Erantsi diren espezieak honako hauek dira:

·    Calopteryx haemorrhoidalis: Araban itxuraz oso eskas den zigopteroa. Orain arte Arabako Errioxaren erreka batean topatu da bakarrik.

Calopteryx virgo
                                                                   (Argazkia: Bego Silva)

·    Hemianax ephippiger: ohitura migratzaileak dituen anisopteroa, klima lehorreko inguruneetakoa. Hainbat aldiz, normalean bizi den lurraldeetan baino iparraldekoagoetara hurbiltzen da: horixe da aurten, 2009ko udaberrian, Ullibarriko egutegian aski arrunt bihurtu denean.

·    Onychogomphus costae: hondar-tonuetako anisoptero txikia. Mundu-mailan bere banaketa Iberiako zenbait lekutara eta Magrebeko iparraldera mugatzen da. Orain dela gutxi Ebroko ibaiertz arabarretan behatua.

·    Macromia splendens: tamaina handiko anisopteroa, Iberian eta Frantziako hegoaldean endemikoa, Espainian arrisku larriko egoeran katalogatua. Libro Rojo de los Invertebrados de España  izeneko liburuan (Verdú & Galante, 2005; http://carn.ua.es/CIBIO/es/lrie/fichas/MacromiaSplendens.pdf ) espezie honek duen fitxan Kuartango ibar arabarreko aipu bat jasota dago.

  personal loans. There are also a lot of other privileges for return customers. Men buy Viagra Gold online not to wait till the lucky event happens but to enjoy each sex act because Viagra effect lasts up to 36 hours!