![]()
|
|
Babesle: |
¿Quién está en línea? |
---|
Orain 48 bisitari On line |
Elkartea |
Instituto Alavés de la Naturaleza-Arabako Natur Institutua (IAN-ANI) kultura- eta zientzia-elkartea da, irabazasmorik gabekoa; 1988an sortu zen legez (elkarteen erroldan: A/1287/88), 1973tik jadanik Agrupación para el Estudio y Protección de la Naturaleza en Álava (AEPNA) baldin bazegoen ere, horren aitzindari zuzena. 1997ko martxoan, gainera, gure elkarteak onura publikorako adierazpena jaso zuen. Bere estatutuetan adierazten den bezala, elkartearen xedeak honako hauek dira: 1.- Ingurumena ikertu eta ezagutu, bai alderdi puruan bai aplikatuan. 2.- Aurreko ezagupenak eta ikerketetan lortutako emaitzak zabaldu. 3.- Ondasun naturala babestu eta bere hartan gorde, ahal den neurrian horretarako ahalmena duten erakundeekin elkarlanean arituz baliabide naturalen zentzuzko erabilera ahalbidetzeko. Urte hauetan guztietan zehar, elkarteak burutu dituen ekintzek gero eta jende gehiago bereganatzeko balio izan dute: une honetan 120 bazkidetik gora gaude. Institutuak lehenesten duen estudio- eta ikerlan-esparrua Euskal Autonomia Erkidegoa da, Arabako Lurralde Historikoan arreta berezia ipiniz. Adierazi ditugun xede horiek betetzeko orduan, ikerlan zientifiko ugari burutu dira; besteak beste, honako hauek:
Era berean, askotxo izan dira burutu izan diren zabalkunderako ekintzak:
Azkenik, Institutuak hainbat kontserbazio-kanpaina sustatu ditu, biodibertsitateari begirako planei, proiektuei edo ekintza kaltegarriei buruzko iritziak emanez eta txosten teknikoen bidez ekarpenak eginez. Ahalegin horien guztien emaitzak islatzen dira, gainera, Institutuaren bazkideek, autore zein lankide nagusi gisa, parte hartu duten berrogeita hamarretik gorako eta era guztietako argitalpenetan . |