SAINSAren proiektuak Esther izeneko emakidaren hiru zatitan edo frakziotan du eragina: parte on batez, Izkiko Parke Naturalaren barnean daude horiek. Lehen zatia hustiratzeko baimena Arabako Foru Aldundian bideratzen ari da; beste bienak, ordea, Madrilen. ANIk, azken biotan egindako alegazioetan, harrobia egitearen kontrako iritzia kaleratzen du: bere ustez, natura-balio handiko eskualdea behin-betikoz suntsituko da. Inguru horri aitortu zaion babes-motak balio horren froga dira, hain zuzen ere.